Betidanik izan dut gustoko behar duenaren bidelaguna izatea, bere bidea ulertu eta zuzentzen laguntzea.
Nire heziketa Psikologiako lizentziaturarekin abiatu nuen eta ordudanik etengabe gai ezberdinen inguruan ikasten jarraitzen dut, kalitatezko akonpainamentua burutzeko.
Bizitzako hainbat esperientzi pertsonalek, prozesu terapeutikoa bizitzera eraman ninduten, eta ondorioz zeuk hasteko asmoa duzun prozesu hori bizi eta sentitu duen pertsonarekin aurkituko zara kontsultan.
Orain neure Gabinetean egiten dut lan Azpeitian (Gipuzkoa) bere bidean, pentsatzeko, ulertzeko, sentitzen hasteko, erabakiak hartzen hasteko bidelagun bat behar duen ororekin lan egiteko asmoz...