Lege Informazioa
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.mariazunzunegi.com interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Maria Zunzunegi Aizpuru (72499506-X), helbidea: Damaso Azkue, 4, behea, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa), telefono-zenbakia: 943 14 23 75, helbide elektronikoa:
Maria Zunzunegi Aizpuruk gabinete psikologikoa du. www.mariazunzunegi.com, hain zuzen, Maria Zunzunegi Aizpururen jabetzako web gunea da. Web gune hau (aurrerantzean “web gunea”) bisitatzen eta erabiltzen duena web gune honen erabiltzailea da (aurrerantzean “erabiltzailea”).
1. Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Maria Zunzunegi Aizpuru, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Maria Zunzunegi Aizpuruk ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Maria Zunzunegi Aizpuruk espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Maria Zunzunegi Aizpuruk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Maria Zunzunegi Aizpuru ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Maria Zunzunegi Aizpuruk ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Maria Zunzunegi Aizpuruk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Maria Zunzunegi Aizpuruk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Bloga
Web gune honek “blog” izeneko atal bat dauka. Honetan enpresaren arduradunek eta bestelako erabiltzaile gonbidatuek aukera edukiko dute erabiltzaileentzat interesantea izan daiteken informazio orokorra edo sektoreari buruzkoa komentatzeko. Blog hau informatzeko gune bat da eta ezin da aholku pertsonalizatua bezala ulertu. Aholku pertsonalizatua eta erabiltzaile bakoitzaren egoerari egokitua lortzeko enpresak profesional batera jotzea gomendatzen du.
3. Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Maria Zunzunegi Aizpururenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
www.mariazunzunegi.com web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Maria Zunzunegi Aizpuruk bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Maria Zunzunegi Aizpururen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
4. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Maria Zunzunegi Aizpuruk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Maria Zunzunegi Aizpuruk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
5. Jurisdikzioa
Maria Zunzunegi Aizpururen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Maria Zunzunegi Aizpuru eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gipuzkoako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Maria Zunzunegi Aizpuruk zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Maria Zunzunegi Aizpururen tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, pazienteen historia klinikoaren jarraipena egiteko eta enpresaren berezko eginkizun legalak betetzeko helburuarekin.
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak zure baimena, eskatutako zerbitzuak burutzea eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Maria Zunzunegi Aizpuruk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Maria Zunzunegi Aizpuruk ez die, inola ere, bere datu pertsonalak emango beste enpresa batzuei edo hirugarrenei.
2. Datu pertsonalak biltzea
Maria Zunzunegi Aizpuruk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako kontakturako formularioa, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Maria Zunzunegi Aizpuruk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Maria Zunzunegi Aizpuruk adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Maria Zunzunegi Aizpuruk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.
3. Interesdunen eskubideak
Maria Zunzunegi Aizpuruk interesdunari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuak ikusteko, aldatzeko, ezeztatzeko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari helbide honetara: Damaso Azkue, 4, behea, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa), telefono-zenbakia: 943 14 23 75 edo, bestela,
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
4. Segurtasun-neurriak
Maria Zunzunegi Aizpuruk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Maria Zunzunegi Aizpururen erantzukizunpekoak.
5. Trafiko-datuak
Maria Zunzunegi Aizpururen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Maria Zunzunegi Aizpururi bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Maria Zunzunegi Aizpururen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
6. Indarraldia
Maria Zunzunegi Aizpuruk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Maria Zunzunegi Aizpuruk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Maria Zunzunegi Aizpuruk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Zer da cookie bat?
Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira, berriz, cookie iraunkorrak ordenagailuan data zehatz bat arte mantentzen dira.
Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?
Web gune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:
Cookie teknikoak: aukera ematen dutenak web gunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko, esate baterako, datu trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, edukiak sare sozialen bidez partekatzea (adibidez Youtubeko bideoak), e.a.
Analisi cookie-ak: aukera ematen dutenak web guneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela web gunea erabiltzaileen nabigaziora egoki eta hobeto daiteke.
Erabiltzen ditugun cookien zerrenda:
Cookie |
Mota |
Helburua |
_ga |
Google Analytics |
Wen gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko |
_gid |
||
_gat_gtag_UA_** | Google Analytics-eko erabiltzaile erregistroa | |
cookieAllowed | Web orriarenak | Erabiltzailearen aldetik cookien onarpena gordetzen du |
Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?
Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak bere ordenagailuan nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfiguratu daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.
Damaso Azkue 4, behea
20730 AZPEITIA
Gipuzkoa
T. 943142375
Maria - 688 677 358
Amets - 602 497 927
Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa