Kontsultan, pertsonaren irudi holistiko eta osotasunezkoarekin egiten dugu lan, zure ongizate eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Eredu honetan, ni bidelaguna izango naiz eta terapia berriz, erreflexio eta berrikaste prozesua.
Kontsultek ez dute iraupen finkorik, izan ere, pertsona bakoitzak une bakoitzean elkarbanatzeko, eta lantzeko behar ezberdinak dituela ulertzen dugu. Modu berean sesioen maiztasuna ez inoiz inposatua, baizik eta elkar adostua izan ohi da.
Elkar lan egingo dugu sentitzen duzun ondoezari buruz gogoeta egiteko eta teknika ezberdinen bidez bizitzen ari zaren prozesuaz kontzientzia izatea lortuko dugu. Modu horretan beharrezkoak dituzun aldaketak egin ahal izango dituzu ongizatea eta bizi kalitatea berreskuratuz.