Nire lana terapiara datorren haurrarekin egiten dudan harremanean oinarritzen da. Gure artean sortzen den harremana, konfidantzazko eta ziurtasunezko sentimenduak garatzen ditu eta honek gertatzen zaiona adieraztea ahalbidetzen dio.
Jolas-Terapia korronte terapeutiko bat da. Bertan, haurrak, jolasaren bidez, bere barne-mundua kanporatu ahal izango du eta aldi berean, aukera emango dio bere buruari aurre egitea onartzeko, ikasteko eta kontrolatzeko.
Haur terapia bereziki haurrei zuzenduta dago, baina hala ere garrantzitsua da gurasoekin ere lan egitea psikoterapiaren bidez lortzen ari den prozesu horretan indartzeko.