Psikoterapeuta bezela, nire lana errespetuan, ulermenean eta onarpenean oinarritzen den laguntza erlazio bat eskeintzea datza, pertsonaren bidean bidelagun bilakatzen naizelarik. Horretarako ikuspegi holistiko eta humanista bat erabiltzen dut, izan ere osotasuna zatien batuketa baino gehiago dela uste dudalako.
Haurrekin lana egiteko orduan, beraien hizkuntz berdina erabiltzea derrigorrezkoa deritzot, eta jolasaren bidez lortzen dut helburu hori.
Psikologia ikasketak amaitu nituenetik, Gipuzkoako Diputazioko zerbitzu ezberdinetan lan egin dut haurrekin, nerabeekin eta familiekin harrera etxeetan eta hezitzaile familiar gisa. Gaur egun, berriz, kontsulta pribatuan haur, gazte zein helduekin egiten dut lan (Donostia eta Azpeitian) eta arreta goiztiarreko programa batean.