BIHOTZETIK BIZITZEN
Bihotzak garunak baino 5.000 aldiz frekuentzia handiagoa igortzen dio gorputzari. Hori diote ikerketek eta baita geure esperientziak ere. Taupada bakoitzaren indarrak eta erritmoak gure emozio eta sentimentuetaz ohartarazten die gure organismoko zelula guztiei. Gainera bihotzak neurona sare garrantzitsu bat duela ere ikusi da. Informazio honi esker sistema osoak bat eginda lan egin dezake.
Bihotzak bat egitearen eremuan lan egiten du, kontzientzia unibertsalean, hau da, maitasunean. Bihotzetik hartutako erabakiek beti denontzako onena den bidea planteatzen digute. Buruak edo egoak aldiz bildurraren eraginez hartzen du agintea, kotxe bateko piloto automatikoa balitz bezala. Bere helburua konfliktotik ihes egin eta bere burua eta ideiak salbatzea dira, bestela ez baitu zerri eutsi. Beraz konfliktoak ulermen berri batera eramango gaituzten giltzak izan ahal dute.
Deserosotasuna, krisia edo larritasuna dira normalean transformazio pertsonalera bultzako gaituzten estimuluak. Aukera hauek gure alde erabiltzea gure esku dago. Umiltasunez gure baitan ditugun gure sentsazio eta emozioetaz konturatzen eta bat egiten dugunean, gure buruaz arduratsuagoak egiten gara besteei gure ondoeza leporatzea utziz eta ordurarteko gure arrazoi eta pentsamoldeak indarra galtzen dute. Obserbazio eta hausnarketa espazio bat zabaltzen dugunean eta gure bihotzarekin konektatu, gure errealitatea erabat aldatzen da, errealitatea interpretatzeko modua erabat aldatu dugulako. Beraz emozioak gu sendatzera datoz espazioa ematen badiegu.
Gure sinismen, pentsamentu eta sentimentuak gure errealitatea interpretatuko duten galbai erraldoi bat dira. Gertatzen den guztia honen arabera interpretatuko dugu modu oso pertsonalean. Hortaz, gure bizi esperientzia pertsonala eta bakarra da eta hortaz bakoitzak aurre egin beharko die bere beldur eta mugei, gandituaz espazio handiago batetara pasaaz. Gure amaren umetokian ginela egin genuen bezela: konfidantza osoz, mugak gainditu genituen beste errealitate baten bila.
Egunero gure buruarekin ixiltasunean eta modu ireki batean gure sentipenekin konektatzeko 15 minutu hartzea proposatzen dizuet. Hamabost minutu besterik ez gure karga emozionala hustu eta errealitateak beste kolore bat hartu dezan. Gure bizi esperientziaren jabe egiten garenean bizitzak gure alde egiten duela ematen du.
Idoia Larrañaga