SUSTRAIAK
Maiz galdetu izan diot ene buruari historian zehar izan diren gizaki estresatu eta lanpetuenak ez ote garen. Munduaren alde honetan behintzat. Beharbada ez da hain egia gure gizarte hau aurrekoak baino askoz aurreratuago edo hobea denik. Ez alderdi guztietan behintzat.
Orain dela 40 urte makinen diseinatzaileen helburu nagusia zen gure egunerokotasuna erraztuko luketen makinak sortzea. Baina makin ahoriek aurrezten diguten denbora geure buruarekin edo ingurukoekin partekatzen al dugu ? Lasaitasunez liburu bat irakurriz, , paseatu, lagunekin berriketaldi goxo bat izan, etxeko nagusien istorioak entzun, naturaren edertasunaz gozatu urtaro bakoitzak duen bitxikeriatan, arnasa hartu, gelditu, pentsatu ? EZ. Akaso beldurra ote diogu geure buruarekin egoteari ? Ordutegi eta presaren kateetatik at benetan nahi dugunaz, behar dugunaz edo eta gustoko dugunaz ohartzeko ?
Gure arbaso homo sapiensen hezkuntzak tribuaren ongizatea zuen oinarri; gaur egun, ordea, ez ote gara indibidualismoaren muturreraino iritsi ? Geu eta geure burua, baina aldi berean ez dezagula denbora gehigirik izan geure buruagan sakontzeko, pentsatzeko, sentitzeko.Hamsterrak beren gurpiltxoak bezala biraka eta biraka,norabiderik gabe, kontzientziarik gabe. Horixe da gure egungo gizartearen argazkia. Esna gaitezen, alda ditzagun desio materialak, eguneroko bizipenengatik. Geure bizitza den bidaia honetan ez dugu errepikatzeko aukerarik; beraz, bizi dezagun benetan dugun denbora lagur hau !
Itzul gaitezen bada gure sustraietara !