NIRE MINAREN ETXEAN

Suizidioa, depresioa, samina,humorea.....argitaratzear dagoen liburu bat du labean, niretzako oso kuttuna den Iñigo Antsorregik.

Pasa berri da Suizidioaren Prebentziorako Mundu Eguna eta Biziraun elkarteak, ekitaldi bat egin zuen Donostian. Iñigo Antsorregik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1994), ondu berri duen liburua izan zuen bertan hizpide: Nire minaren etxean. Labean da oraindik lana, argitaratzeko prozesuan dago. Bertan depresioak jota egon zen boladaz dihardu, eta bere buruaz beste egiteko izan zituen ideiez.

iñigo

Umorea ere lagun artuta bere bizi esperientzia du ardatz Nire Minaren etxean liburuak. Liburuak gainera bi hitzaurre ditu, Telmo Irureta  eta  Aitziber Garmendia aktoreenak. Biak bizi esperientzia sakonak izanik ziur hitz esanguratsuak dituztela Iñigoren eleberriaz.

Ez da lehen aldia Iñigok bere bizi esperientziaz hitz egin duenik, Biba Zuek saioan depresioaz aritu zen hizketan Garazi Olaizolarekin bat, eta ondoren Azpeitian eginiko buru osasunaren inguruko jardunaldietan ere parte hartu zuen. Plazerra da Iñigo hitz egiten entzutea, barnetik ateratzen diren hitzak entzutean eta maiz umorea lagun izanik, barrez amaitzea.

Berria aldizkarian elkarrizketa egin diote bere liburu berriaren inguruan, hone hemen esteka : Berria: Nire minaren etxea liburua

Irrikitan nago Iñigoren liburua esku artean izateko, depresio eta suizidioaren bizipenak bere hitzetan mamitzeko.

 

 

 

Maria Zunzunegi
Gabinete Psikologikoa

Kokapena

Damaso Azkue 4, behea
20730 AZPEITIA
Gipuzkoa

Kontaktua

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
T. 943142375

Maria - 688 677 358
Amets - 602 497 927


Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa