Skip to main content

Ongi etorri gure blogera!

Espazio honetan, gure lan arloei buruzko eta beste hainbat gaien inguruko artikuluak arkituko dituzu. 

Faktoria saiora bixita ( Euskadi Irratia )

 Gaurkoan Faktoria saioan izan naiz, Iñaki Guridirekin,  Aitziber Samaniegoren testigantzaz eta Gotzoen Sagardui Osasun sailburuak buru osasunaren alroan egingo diren berrikuntzez berriketan.

 Badu irratiak, telebistak ez duen intimitate hori eta benetan erakargarria egiten zait. gaurkoan Iñaki Guridirekin bat egin dut Miramonen, Faktoia saioan. Alde batetik Aitziber Samaniegoren testingantza entzun dugu, Iñakik berak egin zion elkarrizketa eta gogorra izanda ere, errealitate krudela azaltzen du. Duela 5 urte jaso zuen Elikaduraren Nahastearen diagnostikoa, baina haurtzarotik zetorren zerbait dela dio. Gaur egun, 5 hilabete daramatza ingresaturik hospitalean bere buruaz beste egiten saiatu ostean, baina arretaren koordinazio eza salatu ditu. Egun oraindik, IMC deritzonari begira dihardu lanean sistemak, eta guztiz oker daudelakoan nago. Pixua egonkortzeak nahiz eta laguntzazkoa eta maiz beharrezkoa den, lanaren erdia baino gutxiago egitea delakoan nago.

Elikaduraren nahasteak, beste hainbat gaixotasun bezala, icebergaren punta bakarrik dira, eta ur azpian dagoen guzti hori landu arte munstroa ez da desagertuko. Egun Euskal Herrian dagoen asistentzia sistema ez dago arazoaren sustraietara zuzendua eta maiz amaitzen ez den hospitalizazio eta kronifikazio kate batetan murgiltzen da pertsona.

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak egindako adierazpenetan, Bizkaia eta Araban elikaduraren nahasteentzak unitate espezifikoak, Gipuzkoako elikadura nahasteetan espezializatutako psikiatra bat , patologia dualerako plan indibidualizatuak eta Gipuzkoarako eguneko hospitalearen eraikuntza aipatzen zituen. Neurri edo berrikuntza oro ongietorri den arren, ez det uste epe motzean honek Gipuzkoaren kasuan behintzat, aldaketa handirik suposatuko duenik. Eguneko hospitalean patologia ezberdin asko artatuko dira eta psikiatra bakar baten Gipuzkoako elikaduraren nahaste kasu guztiaz superbisatzea ezinezkoa delakoan nago. Zer esanik ez, unitate espezifiko baten beharrean aurkitzen garela Gipuzkoan ere.

Profesionalen arteko koordinazioa, profesional anitzez osatutako taldea eta taldeen estabilitatea behar beharrezkoak dira arreta egoki bat eskaintzeko. Bakarkako terapiak, talde terapiak, familientzako orientazioa, familia terapia, terapia okupazionala, gizarteratze estrategiak, orientasio akademiko/laborala.....kontutan izan beharreko arloak direlakoan nago. Osasun arazo konplexuak dira elikadura nahasteak, beraz tratamendua bera ere konplexua bihurtzen da. Ikus dezagun datozen hilabete, urteotan zein aldaketa burutzen diren Osasun Sisteman eta nolako eragina duten erabiltzaileengan.

 

Elkarrizketa osoa entzuteko --> Faktoria saioa (2023-5-16)