Skip to main content

Ongi etorri gure blogera!

Espazio honetan, gure lan arloei buruzko eta beste hainbat gaien inguruko artikuluak arkituko dituzu. 

LASTERKETARIK ZAILENA HIZPIDE

Gaurkoan Mikel Lizarraldek "Nire erreferenteak" saioan, Uxoa Irigoieni eginiko elkarrizketa dakarkizuet, bere bizitzako lasterketarik gogorrenaren inguruan.

Zapatillak jantzi eta egin IHES, beste guztia alde batetara utziaz. Lasterketak, txapelak, kanpokoen txaloak...badirudi dena perfektua zela, baina goi mailari eusteko bidean elikaduraren nahastearekin estropuz egin zuen Uxoak.

Uxoa portada

Uxoak, Mikel Lizarralderi bere bizitzako lasterketarik gogorrenaren inguruan, elikadura nahastearen inguruan hitz egin dio. Goi mailako kirolean elikaduraren nahasteak uste baino ohikoagoak dira, eta Uxoak errealitate gordina plazaratu digu adornurik gabe. 

Askotan esan izan degu, distantzia luzeko lasterketak direla elikaduraren nahastearearenak,  gora beherez josiak, lasterketetako perfilen antzera. Baina gora behera guztien barrena ibili ostean helmugara indartsu iristea lortu du Uxoak. Bere bizipen guztien berri ematen digun elkarrizketaren esteka luzatzen dizuet hemen behean:

Nire erreferenteak - Uxoa Irigoien