BURU OSASUNA ETA DEPRESIOA HIZPIDE

Gaurkoan gabineteko bi altxorren testigantzekin nator, buru osasuna aldarrikatuz Biba Zuek saioan izan baitziren atzo

Atzo, Iñigo eta Garazi BIbaZuek saioan izan ziren despresioaz eta buru osasunaz beraien esperientzia azaltzen. Lehenenego Iñigok depresioarekin izandako bizi esperientzia eta batez ere animo hitzak izan genituen eta ondoren Garazik elikaduraren nahastearekin zein depresioarekin izandako bizipenak entzun ahal izan genituen.

BIen mezua argia zen, buru osasuna plazaratu eta normalizatu beharra daukagu. Halako pausoak urre dira egungo egoeran, hainbeste gazte zein heldu hain gaizki direnean. Ausartu gaitezen behingoz garden izatera, garazik zioen bezela egun txarra dugula esatera !

Utz ditzagun atzean maskarak eta izan gaitezen gu beldur gabe, hitz egin dezagun buru osasunaz, hautsitako hanka, minbizi edo eta hipertentsioari hitz egiten dugun moduan. Buru osasuneko gaixotasunak ez baitira hautatzen, beste asko bezela etorri egiten direlako.

Utz ditzagun erruduntasunak eta juizioak atzean, eta egin dezagun apustu gure osasunean modu holistiko batean, gure gorputza eta burua behar ditugulako osasuntsu egoteko.

Benetan merezi du bi altxor hauen hitzak entzutea, hemen uzten dizuet esteka : Biba Zuek Garazi eta Iñigo 

Maria Zunzunegi
Gabinete Psikologikoa

Kokapena

Damaso Azkue 4, behea
20730 AZPEITIA
Gipuzkoa

Kontaktua

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
T. 943142375

Maria - 688 677 358
Amets - 602 497 927


Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa