ANTSIETATEARI AHOTSA JARRIZ
Gaurkoan bezero baten testigantzakin natorkizue, antsietateak gure bizitzan duen inpaktuaz hitz egiten digu Naroak, zoritxarrez hainbestetan errepikatzen den egeora azalera ekarri nahian.
Kaixo, Naroa naiz, 24 urte dauzkat eta antsietate trastornoa daukat. Antsietatea lehenengo aldiz diagnostikatu zidan pertsona Maria izan zen eta berekin hasi nuen sendatzeko bide luze hau.
2021eko martxoan hasi ginen, baina, lehenagotik neukan zerbait zen. Sintoma nabarmenekin 2020ko udan hasi nintzen. Lanetik ateratzean, autobusa hartzera joaten nintzen, eta bidean mareo sentsazioa izaten nuen. Autobusera igo eta jende artean okerrago bihurtzen zen. Mareatuta sentitzen nintzen, bista borroso jartzen zitzaidan, izerditan blai... Momentu batetik bestera lurrera konortea galduta eroriko nintzenaren sentsazioa neukan. Pixkanaka, sentsazio hau laneko ordutan edukitzen hasi nintzen, gero asteburutan eta azkenik etxetik ateratzen enintzen arte.
Poliki poliki nere etxea babes leku edo Mariak esango lukeen bezela, "zona de confort" bihurtzen hasi zen. Eroskira joateari utzi nion beldurragatik bertan mareatzeko edo zerbait pasatzeko, toki jendetsueta juteari, lagunekin egoteari eta pixkanaka kalera bakarrik joateari. Etxean negar egiten nuen, ez nuen ulertzen zer gertatze zitzaidan. Ezin lo egin hasi nintzen. Ohera sartze nitzen bakoitzean burua pentsatzen hasten zen. Nekatuta sentitzen hasi nintzen, humore oso txarrarekin eta pisua galtzen.
Medikura joatea erabaki nuen. Analisiak egin zizkidaten eta dena ondo. Ez zidaten ezer gehiago begiratu eta etxera bidali ninduten. Egunak pasa nituen negarrez. Medikuak ezer ez nuela esaten zidan, baina ni ez nengoen ondo. Egun batean, hasieran bizi lagun eta orain bigarrengo ama bihurtu den pertsona batekin nengoela, antsietatea aipatu zidan, eta orduan izan zen Mariarengana joan nintzena.
Mariarekin lan asko egin dut. Berak erakutsi dit dena buruan dagoen arrisku irreal bat dela. Berari esker nere bizitza berreskuratzen ari naiz. Gaur egun, oraindik bidea gelditzen zait, baina, kalera ateratzen naiz bakarrik, lagunekin egoten naiz, erosketak egitera joaten naiz...Batzuetan, bajoiak izaten ditut bidea luze egiten ari zaidalako eta sentsazioa izaten dudalako enaizela ari aurrera egiten. Orduan, Mariak gogorarazten dit non hasi nintzen eta non nagoen orain. Aurrera egiten ari naiz eta oso arro sentitzen naiz.
Aipatu nahiko nuke gaur idazten ari naizen hau idazteko balorea orain daukadala. Duela urtebete esan bazidaten hau egingo nuela ez nuen sinetsiko.
Hasieran galdetzen zidatenean ea zergatik negoen bajan, ez nuen kontatzen. Esperientzi txarrak pasa nituen. Orokorrean inoiz hau sentitu ez duen jendeak ez zuelako ulertzen. Batzuk barre egiten zidaten, beste batzuk lasai egoteko edo triste ez egiteko aholkatu zidaten. Eskerrik asko zuen aholkuengatik, ez nintzen ni bakarrik iritsi konklusio horretara.
Gaur egun lasai kontatzen dut. Ez da lotsatzeko ezer, edozeinei gerta dakioke eta kontatzeak beste bertsona batzuei lagun diezaiokela uste dut, esperientziak kontatu eta elkarri lagunduz.
Bukatzeko, aholku bat ematea gustatuko litzaidake. Egunen batetan horrela sentitzen bazara edo ez bazaude ondo, eskatu laguntza, baina, hasieratik eskatu, inoiz ez da beranduegi, baina garaiz joanez gero, bidea motzagoa izango da. Eta animo pixka bat emateko, antsietateak eman didan guztia ez da txarra izan. Nire burua entzuten ikasi dut, bakarrik egoten, nire bikotekidearekin daukadan harremana sendatzen, benetako lagunak zein diren ikusten , bigarren ama ezagutzen eta Mariarekin ikasteko aukera izan dut. Eskerrik asko bide honen parte izan zareten guztioi !