VOTAMOS (laburmetraia)

Zure bizilagun berriak buru osasuneko gaixotasuna duela jakingo bazenu eta ekidin ahalko bazenu, zer egingo zenuke ? Galdera honek sustatu zuen Votamos laburmetraia, ikustera gonbidatzen zaituztetena.

Igogailuaren aldaketaren harira sortutako bizilagunen bilera batekin hasten den laburmetrai hau, bizikidetzaren mugen inguruko eztabaida batetan bihurtzen da. Santiago Requejok zuzenduriko laburmetrai hau,  otsailaren 12an Valentzian ospatuko diren Goya sarietara izendatu dute. Ekainean estreinatu zutenetik, Votamos laburmetraiak 50 izendapen baina gehiago lortu ditu festibal nazional zein internazionaletan eta gaur arte 30 sari baina gehiago lortu ditu.

Laburmetraiak 12 minutu eskaz irauten ditu, baina ikusle ororen bihotzeraino iristen da. Ikusgai izango da urtarrilak 31 arte EL PAISek duen web orrian. Hemen uzten dizuet esteka zuzena ikusi ahal dezazuen:

--> Cortometraje Votamos

Laburmetraia igogailu berriaren inguruko bizilagunen bilera batekin hasten da, baina guztia aldatzen da, bizilagun batek bere etxea alokatzear dela dioenean. Gaur egun oraindik buru osasunaren eta buru osasuneko gaixotasuna dutenen gaineko tabua plazaratzen du laburmetraiak.

Gabinetean egunero hitz egiten dugu buru osasunaz eta buru gaixotasunak plazaratzeaz eta normaltzat hartzeak duen garrantziaz. Pertsona hauengan dagoen estigmak kulpa eta antsietate iturri dira, gaixotasun hauetako bat izatea INORK HAUTATZEN EZ DUENEAN. Guri edo gure inguruko edonori gerta dakioke.

Maria Zunzunegi
Gabinete Psikologikoa

Kokapena

Damaso Azkue 4, behea
20730 Azpeitia
Gipuzkoa

Kontaktua

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
T. 943142375

Maria - 688 677 358
Amets - 630 936 022


Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa