HYGGE
Udazkenean sartu gera eta askorentzat Garai hau, argi gutxikoa, tristea eta isolamendukoa izan ohi da. Beste askorentzat ordea, goxotasun eta ingurukoekin etxean gozatzeko unea. Kontsultan maiz hitz egiten dugu urtaro aldaketen eraginaren inguruan eta honek gure egoera emozionalean duen eraginean, baina badira herrialdeak gu baino eguraldi kaskarragoa dutenak eta aldiz bertako biztanleen zoriontasuna geurea baino handiagoa denik. Danimarka adibidez, herrialderik zoriontsuenen artean kokatzen da ( 2018an 3. Postuan gelditu zen Finlandia eta Norbegiaren atzetik). Bada zerbait orduan ihes egiten diguna, ezta ?
Ezagutzen nauzuenok, badakizue irakurle sutsua naizela, eta duela gutxi nire eskuetara HYGGE izena duen liburua iritsi zen. Egitea Meik Wiking da, Copenhagueko Zoriontasunaren Ikerkuntzako Institutuaren sortzailea eta baita gaiaren inguruko hainbat libururen idazlea ere.
Erakunde honek, Herrialde batzuek besteak baino zoriontsuago izatearen zergatia ikertzen dute, ondoren gobernu eta erakunde ezberdinean elkarlana egiteko eta bizi kalitatea hobetzeko parametro edo eta proiektuak martxan jartzeko.
Egilearen aburuz, egoera ezberdinek dute eragina pertsonaren edo eta kolektibo baten zoriontasun mailan, eta zoriontasun maila hori neurtu egin daiteke, herrialde bateko BPG edo hazkunde ekonomikoa neurtzen den bezalaxe.
Baina zer egiten dute herrialdeok beraien herritarrek halako zoriontasun maila altua izan dezaten ? gakoa HYGGE-an dago, eta honen bueltan, ongizatea, erosotasuna, besarkada eta ongizate emozionala leudeke. Beraz geure inguruari eta honekin dugun erlazionatzeko moduari arreta jarri beharko genioke. Europako Gizarte Inkestaren arabera danimarkako biztanleak dira zoriontsuenak, eta hauek familia eta lagunekin gehien elkartzen direnak eta lasaien sentitzen direnak dira. Wiking-en aburuz, HYGGE on bat lortzeko osagaiak honako hauek lirateke:
- Babeslekua: Zure etxea zure babeslekua izan dadila, zeure burua eta besteekin konektatzeko lekua. Lasai eta eroso sentitzen zarena, zeu zaren bezala izan zaitezkeena. Inguratu zaite material naturalez, testura goxoez eta kolore lasaiez.
- Natura: Inguratzen zaituen horretara konektatuta bizi zaitez, naturara. Bizi zaitez urtaroen erritmoekin bat. Pasiera luze eta lasaiak egin itzazu basoan, udazkeneko eguzki goxoaz goza ezazu eta neguko ekaitza gogorrak etxeko mantapean entzun eta ikusi itzazu. Kontziente izan zaitez, natura dela mugitzen gaituena.
- Ingurua: Kandelak eta argi iturri lasaiak behar beharrezkoak dira Hygge-a lortzeko. Ahaztu zaitez etxeko argi iturri bakar eta indartsuez, eta sortu itzazu kandela eta lanpara goxoekin argi une lasaiak.
- Presentzia: Itzali mugikorra eta telebista eta goza ezazu ondokoen konpainiaz edo eta zeure buruaren konpainia ederraz.
- Gozatzea eta slow-food: Goza ezazu gustoko dituzun elikagai horietan kulpa sentitu gabe. Makal goxatu itzazu etxean egiñiko galleta goxo horiek, momentu ederrak bizi itzazu lagun artean otordu goxo bat prestatzen, eta ondorengo mahai inguruaz, presarik gabe, lasai, eta kontziente.
- Oreka: Eginbehar eta aisialdiko jardueren artean oreka aurkitzen saia zaitez.
- Eskertza: Presentziarekin oso erlazionatua dago, izan ere eskertzeko kontziente izan behar degu bizi degunaz. Eskertu ezazu bizi eta elkarbanatzen duzun hori.
- Erosotasuna: Zure ingurua erosoa izan dezala, arropa erosoa, manta goxoak, galtzerdi lodi batzuk, irakurketarako kojinez betetako txoko bat, musika lasaia, te edo kafe bero bat….
- Su-etena: ez da garaia gatazka kontuez aritzeko, asaldatzen gaituen horri irtenbidea aurkitzeko, orain deskantsatzeko unea da, erlaxatzeko, indarberritzeko. Deskonektatu zaitez egungo bizi erritmoaz eta konektatu zaitez barneko baretasunarekin, inguratzen zaituen horrekin, natura, euriaren soinu, txorien kantarekin…
- Batura: Eraiki itzazu istorio eta erlazio berriak, idatzi zeure bizitzako kapitulu bakoitza kontzientziarekin eta eskertzarekin.
Idazleak dioen bezala, ez da beharrezkoa diru asko xahutzea HYGGE on bat lortzeko, jarrera eta gauza txikiengan jartzen dugun arretan dago gakoa. Gaurko egunez eser zaitez zure etxeko gela ezberdinetan eta behatu, zer ikusten duzun, nola sentiarazten zaituen. Hausnartu ezazu patxadaz zeure bizi erritmoaz eta sakon arnasa artu.