UZTARRIA ALDIZKARIKO ERREPORTAIA
Duela hilabete pasatxo Ihintza Elustondo kazetaria nirekin harremanetan jarri zen Elikaduraren Nahasteen inguruko erreportai bat egiteko, hone hemen erreportaiaren nonsik norakoak eta esteka
Gustura jaso nuen Ihintzaren mezua, lehenago ere elkar hitz egindakoak giñen eta elikadura nahasteen gaia plazaratzeko aukera izateak poz eman zidan. Izan ere, gaur egun errealitatetik oso urrun dagoen ideia bat dagoelako zabaldua hauen inguruan, eta batez ere pandemiak nola eragin duen adieraztea oso beharrezkoa iruditzen zaidalako.
Lan honetarako gaixotasuna pairatzen zuen norbaiten lankidetza proposatu zidan Ihintzat eta burura Garazi etorri zitzaidan. Horrela bada, Gabinetean elkartu giñen 3ok gaiaz hitz egiteko. Gustura jardun giñen berriketan, Ihintzaren galderak oso mamitsuak ziren eta konturatzerako denbora agortu zitzaigun.
Txalotzekoa deritzot Garaziren ausardia, aukera baitzuen anonimoki erantzuteko, baina berak argi eta garbi azaldu zuen beak ezer ezkutatzekorik ez zuela eta izen abizenak agertzea nahi zuela. Prozesu luze eta konplexuan izanik halako pausoa ematea benetan miresgarri delakoan nago. Hemendikan berriz ere, Zorionak Garazi !!!
Aurrez aipatu bezala, gaia mamitsua da zeharo eta Garazi eta ni ez gara gutxi hitz egitekoak (jeje), kontuak kontu Ihintzak erreportaiarentzat zuen lekua betea zuen eta ez zitzaigun lekurik gelditu gaixotasun hauetan ahaztuak diren guraso eta zaintzaileei ahotsa emateko. Benetan garrantzitsua deritzot, azken hauen ahotsari ohiartzuna eskaintzeari, beraien papera oso oso gogorra delako eta maiz bakarrik eta galduta sentitzen direlako. Hemendikan miresmen hitzak besterik ez, egunez egun, maite dituzuenon ondoan zaudetenoi !!
Amaitzeko elkarrizketaren esteka uzten dizuet hemen behean irakurri dezazuen
Esteka: https://uztarria.eus/azpeitia/1623345031219-elikadura-etsai-bilakatzean