URTERO BERDIN...
Udaberriakin batea, hasi gea “operación bikini” bonbardeuakin. Urtiak aurrea pasa hala geo ta nazka gehio hartzeiot kontu honi, ta ezin ba ixilik geau.
Kezkagarriya da egunerokotasunian zein barnerauta dakaun “operación bikini” itian derriortasunaz, udaz gozatzeko eta plaira jun ahal izateko. Emateu plaian sarreratan detektore moduko batzuk dauela (aeroportutakuak bezela) eta pitau ingoigula neurri egokiak ez baditugu lortu lenengo plai egun hortako. Bestetan sentitze deu plaira alleau eta toallatik moitze bagea, pirulo bat ateatze zaigula buruan abisatzeiena inguruko danai, ze egoera lotsagarritan allau gean plaira, ta ondorioz nayo deu toallan kixkaltzia, ur ertzeaño jutia baño. Hala kontauta emateu exageratzen ai naizela, baño kontsultan eunero entzuten dittuten bildurrak azaltzeizkizuet, adierazteian bezelaxe, gordiñian.

Neuke urte askuan jazarpen horren menpe kezka askokin bizi izan nittun galtxa motx, bikini eta plaia aurreko hilabete eo egunak. Burua martxan haste zan, telebista, irrati eo kaleko konbertsaziuak animauta, eta tortura bat bihurtze zan neure burua aguantatzia. Gainea esfuerzo danan ostian, plaia allau ta berdin berdin sentitze nun bikiniya etzala perfekto geatzen, inguruko danak konturauko ziala eta halakuak. Beraz alperrik pasatako buruko minak eta gorputzai indako kaltia.
Edozeñ edadetako pertsonak entzuteitut kalian eo inguruan “astelenian seriyo haste naiz”, “ zaitzen hasi berdet”, “ahua ixten hasi naiz”, “bikiniyakin pentsatziak nerbiosa jartzeit”… Itxuraz txarrak eztian adierazpen hauek gugan eta entzute gaituenangan eragin bortitza due. Eztet uste iñoi esango geniokenik eztaola nahiko egoki bikini bat jazteko, mingarriya iruitze zaiu, baña ezteu halakoik planteatzen geure buruakin, eta iñolako kontuik izan gabe mintze deu geure autoestima egunez egun halako mezu eta pentsamenduakin.

Gauza bat esateizuet, EZTEZUE NEURRI EDO PIXU KONKRETUIK BER PLAIRA JUTEKO, BIKINI BAT EO GALTXA MOTXAK JAZTEKO !! Zeaten bezela, mundialak zeate, eta letzen ai zean bitartian pentsatzen ai bazea “ bai zea!! ” berriz errepikatzeizut, zean bezela perfekto dao. Zeatik izan berko genuke danok fotokopia batzuk? Ze balore emateigu bestian berdinak izatiak? Akaso ez ote dao gure ezberdintasunetan gure xarma?
Datozen egun hauetan ingurura beitzea animatze zaituet, jasotzeituzuen mezuak kuestionatzea, baño bateze zeuen buruai hitzeiteiozuen eran ingurua hausnartzea.
INPERFEKTUKI PERFEKTU IZANIK, MATTA GAITTEZEN GEANAZ