Skip to main content

Bienvenidos a nuestro blog

En este espacio encontraras artículos sobre nuestras áreas de intervención y sobre otros muchos temas.

KIRI ARTEAN HAUSNARTZEN

Goizean begiak ireki eta ilusioz eutsi diot goizari

Badira urte batzuk nere aitak Kiri ( Paulownia tormentosa ) landare batzuk sartu zituela etxeko sail batetan proba modura, izan ere bai aita eta baita aitona, basoen eta zuhaitz espezie ezberdinen maitaleak izan dira. Gauzak honela, denbora pasa da Kiriak landatu zirenetik, baita berauek auntzengandik babestu genituenetik. Gaur goizean beraz, haruntz zuzendu ditut oinak.

A ze irriparrea marraztu zaidan, sailera iritsi eta gure bi astoak eta auntz kuadrila bertan ikusi ditudanean, " konpainia izango dut " pentsatu dut. Kirien babesean nintzela, landare bakoitza patxadaz aztertu dut eta berehala ohartu naiz, behar beharrezkoa nuela garai batean babesteko erabilitako plastikoak askatzea, landarearen hazkuntzaren ondorioz, babestu baino, landarea itotzen hasia zelako.

Imagen de WhatsApp 2024 11 18 a las 13.37.22 fd030086

Burura etorri zait orduan maiz geuri ere berdina gertatzen zaigula. Egoera konkretu baten aurrean koraza ezberdinak sortzen ditugula, eta denbora batez lagungarri direla, baina ez badegu denborarik hartzen hauen inguruan hausnartzeko, batzuetan itotzera iritsi gaitezkeela. Baina gaur egun nork erreparatzen dio bere buruai ? hausnarketari? patxadaz bere buruari arretaz begiratzeari ? Presaka bizi gara, hau hori eta hura egin behar dugula pentsatuz edo eta egin genuen hura egokia ote zen galdetuaz. Etorkizun eta iraganean saltoka, egunerokotasunak ihes egiten digu. 

Igandeak triste hurrengo egunean lanera joan behar dugulako, astelehenak muturtuta asteburua bukatu delako, asteko egunak azkar igaro zain ostirala iristeko ta gira eta buelta dinamika berean beti. Gaur goizean Kiri artean lanean nintzela, gure asto parea laguntza bikaina izan da orainean egoteko, presentzia praktikatzeko. Sarri sarri hurbildu dira nigana, zer egiten ari ote nintzen kuxkuxeatzera, edo besterik gabe laztan batzuk eskatzera. Gelditu eta minutu batzuk artu ditut aldiro, eta a ze sentsazio goxoa. 

Kirien babesak kentzen ari nintzen einean, neure buruari eraikitako defentsa sistemei arreta jartzeko unea ere hartu dut, eta a ze sorpresa neuk ere bat edo beste kentzeko moduan ditudala ohartu naiz. Azken finean, geu ere hazten goaz urteak pasa ahala. Bizi ditugun egoerak edo eta harremanak medio, aldaketa prozesu etengabe batean bizi gara. 

 

Imagen de WhatsApp 2024 11 18 a las 13.37.22 06a202cd Imagen de WhatsApp 2024 11 18 a las 13.37.23 1b33f47b

Goiz ederra izan da, eta aberasgarria. Unean unekoa sentittuz, hausnartuz eta naturaz blai !!