Skip to main content

Bienvenidos a nuestro blog

En este espacio encontraras artículos sobre nuestras áreas de intervención y sobre otros muchos temas.

ETXEAN DES-KONEKTATZEN

Mugikor eta sare sozialen inguruan asko gabiltza hausnartzen azken aldian, oraingoan honen inguruko beste esperimentu txiki baten inguruko hausnarketa dakarkizuet.

 

Badira iada pare bat aste etxera iristean mugikorrak sarreran uzten hasi garela aita eta biok. Eta hori zergaitik? Alde batetik, konturatu naizelako etxean nagoela mugikorra nire parte izango balitz bezela mugitzen dela, alde batetik bestera: komunera, otorduetara, logelara… Berdin dio nora edo zertara noan, eskuan daramat eta honi begira noa, begirada egiten ari naizen horretan izan beharrean. Modu automatiko eta guztiz normalizatu batean gertatzen zitzaidan hau, esnatzen nintzenetik gaua iritsi arte. Bestetik, denbora asko galtzen nuelaren sentsazioarekin nenbilen azken aldian, ez nintzela iristen benetan gustoko nituen gauza horiek egitera, mugikorrak harrapatzen ninduelako. Gainera, nekatuta, triste edo antsietatea sentitzen nuen momentu horietan, ustez lasaitzeko eta erlaxatzeko hartzen nuen mugikorrak, honek nuen energia apur hori xurgatu eta are tristeago lagatzen ninduen. 

0ecd4c4bfb2d7f83fa705ea3380b51f8

Gauzak horrela, erabaki hau hartu genuen eta aste hauetan sentitu eta bizitakoak partekatzea gustatuko litzaidake. Lehen egunetan, bi motatako sentimenduak eta guztiz kontrajarriak nituen barnean, lasaitasuna eta urduritasuna aldi berean.

Lasaitasuna, pisu handi bat kentzea bezala izan zelako. Lasaitasuna, eguneroko jarduera sinpleetaz disfrutatzen edo hauek bizitzeaz kontziente izaten hasi nintzelako; jaten nuenaz kontziente izaten, familiari elkarrizketa gehiago izaten... Hortzak garbitzen nituen bitartean ez negoen musika entzuten edo alboan mugikorrak argia noiz egin zain, momentuan mometukoan zentratzen baizik. Gauza sinple badirudi ere, eguneko momentu askotan nabari dut aldaketa hori eta askotan sentitu naiz arraro, nora begiratu ez dakidala.

Bestalde, urduri nenbilen, zerbait galtzen ari nintzela sentitzen bainuen eta zerbait falta nuela nirekin. Eta norbaitek zerbait garrantzitsua esateko idatzi badit? (dei bat egingo dizu kasu horietan). Eta nola egin behar bihar esnatzeko? (iratzargailua atera kajoitik eta martxan jarri). Eta zer moduz egongo da bikotea? (bihar berarekin egongo zara eta galdetuko diozu)

Ez da mundu eroriko edo zure bizia hankaz gora jarriko mugikorra hainbat orduz deskatsatzen uzteagatik. Gainera, beti dago aukera urgentziazko zerbait gertatu ezkero, hartu, idatzi eta berriz leku berean lagatzekoa eta kasu honetan ezberdina da, helburu finko batekin hartzen ari zarelako mugikorra. Kontrara, nomalean, helburu finkorik gabe edo zer ikusi nahi dugun edo ez dugunaren gaineko kontrolik izan gabe hartzen dugu mugikorra.

Honez gain, zer pentsatua eman dit konturatzeak egunean zehar tarte asko eta ordu asko libratu zaizkidala bapatean, irakurtzeko, etxeko lanak egiteko nahiz kirola egiteko. Orain arte, momentu hauek, inkontzienteki mugikorrean pasatzen nituen eta denboraren gaineko pertzepzio erabat galtzen nuen. Mugikorra sarreran lagatzearekin batera, tarte txiki edo ez hain txiki hauek, edonon ikusten hasi naiz. Gainera, goizak mugikorraren estimuluetatik at hastak lasaitasun handia ematen dit eta otorduen ondoren ere deskantsatzeko mugikorra hartu beharrean liburua hartzeak ere eguna humore hobeagorekin ematen laguntzen dit.

Neurri hau etxean hartu badut ere, etxetik kanpora ere antzeko zerbait gertatzen da, etengabe gaude mugikorra konplementu gisa eramaten hara eta hona. Lagunekin gaudela, mugikorra ateratzen dugu honek zaratarik atera ez badu ere, ea batenbatek idatzi didan jakiteko. Lagunekin gaudela, beste lagun batzuekin distantziara hitz egiten egoten gara.  Momentuan momentukoa bizitzea gero eta zailagoa ari da bihurtzen eta neurriak hartzen ez baditu, konturatu gabe, adikzio bihurtu eta itsutzen ari gara.

no usar moviles etiqueta smartphone apilados amigos pila 768x512

Sare sozialen bidez ematen den beste fenomeno bat ere konparazioarena da, eta inkontzienteki bada ere, guztioi eragiten diguna. Etengabe gaudelako besteen bizien berri jakiten, eta gure ingurukoena baino hobeto ezagutzeraino. Beraz, kontu handiz ibili behar ditudala konturatu naiz, eragin handia dutelako nire buruarengan eta nire buruarekiko dudan pertzepzioan.

Esan beharra daukat, enaizela perfektua, eta izan direla egunak mugikorra hartu eta askatu ezin izan dudana. Besterik gabe, modu automatikoan jarraitu dudala mugikorra erabiltzen etxera iritsi arren. Egun horietan nire burua engainatzen nuen esanez mugikorraren beharra nuela, deskantsatu nahi nuela adieraziz. Baina aurretik aipatu bezala, guztiz kontrako efektua du nigan eta indartu egiten du nire buruan  mugikorrak deskantsurako eta deskonektatzeko balio ez duelaren ideia. Mugikorra berriz hartzean, piloto automatikoa martxan jarri eta instagramen pasa ditzazket orduak zerri begita ari naizen ere konturatu gabe Benetan gustoko ditudan eta lasitasuna ematen didaten gauzak egiteari uzten diot eta antsietateak gora egiten du.

Guzti honengatik, erabakiarekin aurrera jarraitzen dut eta zuei ere etxean iristean mugikorra uztera animatzen zaituztet, edo gutxienez honek zuen egunerokotasunean duen eraginaren inguruan hausnartzera.