Skip to main content

Bienvenidos a nuestro blog

En este espacio encontraras artículos sobre nuestras áreas de intervención y sobre otros muchos temas.

EGIAZ, NEPAL

Urtebete pasa da Kathmanduko aireportua zapaldu nuenetik, ametsak, beldurrak, irribarreak, sentipenak...

Txikia nintzenean, ezinbesteko zita genuen aita eta biok gaueko 21.00etan  "Al filo de lo imposible"  programako abenturetan murgiltzeko. Naturarekiko harreman estua txikitatik sentittu izan det, batez ere mendiarekiko eta animaliekiko, eta  Sebastian Alvaroren programak nigan amets bat sortu zuen, menditzar haiek aurrez aurre ikustea.

Al filo programaz gain, liburuak, bestelako dokumentalak eta abar izan ziren nire ametsera gerturatzeko bide, baina Nepaleko ametsak barnean koska egiten jarraitzen zidan. Urteak igaro ziren mendiaz gozatzen, eskalatzen, bidaiatzen eta apurka apurka amets hura ametsean geldituko zenaren beldur nintzen.

Baina halako batean, inondik iñora espero enuenean gonbidapena jaso nuen " etorri nerekin" esaldiak barnean lurrikara bat sortu zidan. Bapatean itzalirik zen suak indarra hartu eta begietan ilusioa piztu zitzaidan. Neure esentziaren zati batek berriz bizirik sentiarazi zidan. Konturatu gabe, automatismoz betetako gizarte honetan neure esentziagandik aldendu nintzela ohartu nintzen.  

Ametsa errealitate izatera bihurtzeko bidean, beldurra ere agertu zen, baita kezka ere " gai izango ote naiz" esandiak maiz kolpatu zidan, aspaldiko intseguritateak hauspotuz. Konfort zonatik ateratzera nindoan, eta ilusioaz gain kezka ere banuen. Fisikoki prestatzen hasi nintzen eta egunak, asteak eta hilabeteak uste baino azkarrago pasa ziren.

Iritsi zen bada eguna, etxekoak agurtu eta amets hori bizitzeko, sentitzeko. Lehen egunak etziren oso atseginak izan Kathmandun, nere izaerarentzako kaos handiegia da hiria, estimulu izugarri denak batera eta petateekin izandako arazoak barneko intseguritate eta beldurrak piztu zizkidan. Ikasketa handia izan zen hura, komunikatzea, arnas hartzea, erlatibizatzea...herraminta guztiak izan ziren ongietorri egun haietan. Plan aldaketa egin behar izan genuen petateekin izandako atzerapenaren ondoio eta Jiri herritik gure ibilbidea abiatu beharrean Luklara egin genuen hegan.

WhatsApp Image 2024 12 13 at 17.26.37 2

Luklara iristea lasaitasunera iristea izan zen niretzako. Oso jende gutxik egiten du EBCko ibilbidea abenduan (izugarrizko hotza egiten duelako) beraz herria lasai zegoen oso, ia ez zen mendizalerik eta sherpa eta zamalariak ere apenas ikusten ziren. Gehienak Kathmandura bidean ziren negu hotzetik ihesi. 

WhatsApp Image 2024 12 13 at 17.26.33

WhatsApp Image 2024 12 13 at 17.26.37 1

 

EBCeko trekingak dituen 130kmtan barrena, niretzat ezinbestekoa den beste elementu bat agertzeak, ibilbidea askoz ere aberasgarriago bihurtu zuen; animaliak. Irribarrea marrazten zitzaidan Yak, txakur, asto edo antzeko animalia bat gerturatzen zitzaidan bakoitzean, eta oso esanguratsua zen txakur asko batu zirela nire bidean, herriz herri. Dingboche herrian bigarren aklimatazio eguna burutu genuen, eta neu Nangkar Tshang gailurrera igo nintzen bakarrik. Bakardadean gailur haien artean, isiltasunean aspaldian sentitu enuen bakea sentitu nuen barnean, eta gora iristean txori txiki batek egin zidan bisita. Une ederrak izan ziren benetan. Unean unekoa bizitzearen sentsazio itzela nuen barnean.

WhatsApp Image 2024 12 13 at 17.26.36

WhatsApp Image 2024 12 13 at 17.26.37

WhatsApp Image 2024 12 13 at 17.26.36 3

 

Goi mendiko gaitzak kolpatu zidan azken 2-3 etapetan eta orduan ere barne hizketaldiaz jabetzea, unean unekoan izatea burua eta neure burua errespetatzea ariketa ederrak izan ziren. Konfort zonatik at, gure barne mundua aberasteko aukerak zabaltzen zaizkigu eta ibilaldi hau aukera bikaina izan zen honetarako ere.

Bizi esperientzia bikaina izan zen urteetan zehar barnean nuen amets hura egi bihurtzea, nolabait aita eta bion amets hura betetzea. Urtebete igaro da egun haietatik, baina begiak itsi eta oroitzeak irribarrea marrazten dit aurpegian eta bihotzean. 

WhatsApp Image 2024 12 13 at 17.26.35

BIZITAKOAK, SENTITUTAKOAK EGITEN GAITU BIZIDUN