EHU ERIZAINTZA FAKULTATEAN ELIKADURA NAHASTEEZ
Zein atsegina egiten zaiten Uztaila amaiera inguruan Maiderren e-mail jasotzea. Uztail honetan ere halaxe gertatu zen
Uztaila amaieran azken kontsultak burutu eta abuztu amaiera eta iraileko agenda antolatzen nengoela Maiderren e-mail jaso nuen pozez. Donostiako erizaintza Fakultateko irakaslea da bera, eta irakasle konprometituaz gain, pertsona ederra.
Badira urte batzuk Urria gerturatzean Erizaintzako Fakultatera joan ohi naizela ikasleekin Elikadura Nahasteez hitz egitera, hausnartzera. Ohiko hitzaldiak ematea ez det gustoko, beraz galdera erantzunen dinamika bat egin ohi dugu, guztiz irekia, improbisazioa ongi etorria dena.
Hasierako lotsen muga gaindituta, galdera ezberdinak sortu ziren espontaneoki, erizain bezela kontutan izan beharrekoak, ingresoaren esperientziari buruzkoak, tratamenduak, jatorria, ingurukoak nola artatu/lagundu eta abar luze bat.Une serioagoak eta beste batzuk barre egitekoak ere bizi izan genituen, konplizitate puntu hori sortuz.
Gozamena izan zen niretzat halako jakin min hura sumatzea, eta etorkizuneko profesionalen hezkuntzan nire aletxoa jartzea.