Skip to main content

Ongi etorri gure blogera!

Espazio honetan, gure lan arloei buruzko eta beste hainbat gaien inguruko artikuluak arkituko dituzu. 

BORONDATE FALTA OTE ?

Maiz tokatu izan zait entzutea, elikadura nahastea duenak ez duela nahikoa esfortzu egiten berriz ere elikadura osasuntsu bat berreskuratzeko, borondate falta izaten dutela. Zeuri ere otu bazaizu halakorik, okerrean zaude, jarraitu irakurtzen eta azalduko dizut zergatia.

Geroz eta ebidentzia gehiago dago, 2013an proposatu zenetik, behin elikaduraren nahastea hasita, jokabide anorexikoek eta jatea errefusatzeak, gehiago erantzuten diotela ohiturei (erabakiak hartzeko mekanismo inkontzienteak edo automatikoak) gaixoaren borondateari baino.

Hasieran, elikagaien murrizketa, ahalduntze sentimenduekin saritzen da, kontrolarekin, baita besteen laudorioekin ere...  hasieran restrikzio hori, txakur batek baloia jabeari ekartzean jasotzen duen sariaren baliokidea da, gure garuna hezten du, ulertuz,  burututako ekintza ona dela eta inkontzienteki errepikatzera garamatza, nahiz eta saria eman ohi ez den ohitura sortutakoan( behin heziketa prozesua burututa, jabeak ez dauka baloia bueltatzearen jokaera saritzenjarraitu beharrik, txakurrak automatikoki bueltatuko dio baloia).

Imajinatu sasiz betetako zelai bat, egunero, hainbat aldiz eta leku berean zeharkatuz gero, bidexka bat irekitzea lortuko duzu. Eta behin bidexka sortuta, senak, hari jarraitzera eramango zaitu egunero sasi artean sartu beharrean.

zarza clement

Oso ohikoa den beste adibideetako bat janarien dikotomiari loturikoa da, ona vs txarrean oinarritzen dena. Kanpoan bazkaltzera joan eta  entsalada bat aukeratzea ohikoagoa da patatekin ogitutako xerra aukeratzea baino, baina honako hau, ez litzateke guztiz kontzienteki hartutako erabaki bat izango, ia erreflexu automatikoa baizik. Eta zenbat eta gehiagotan errepikatu ekintza bat, gero eta gehiago indartzen da estimuluaren eta portaeraren arteko lotura neuronala. Hau da, zelaian irekitako bidexka hare eta gehiagotan zeharkatu, orduan eta indartsuagoa da automatismoa. Izan ere, badira ohitura anorexikoen indarraren eta gaixotasunaren iraupenaren arteko korrelazioa aurkitzen duten ikerketak, baina, kontuan izan zelaian belarra hasi daitekeela berriro.

Borondatez ari ganerez, beharrezkoa degu azalpen txiki bat ematea sari sistemaren inguruan. Izan ere, gaixoak sendatzeko asmoa duenean, gaixotasunak oraindik bere helburu propioa izan ohi du;  baldintzapean elikatzen jarraitzea (elikagai talde/kategoria batzuk bakarrik, une/une jakin batzuetan eta norberak ezarritako hainbat elikadura estandarren araberako sukaldaritza-teknikekin, konbinazioekin, etab.). Kontua da  elikadura nahasteak, neurobiologia aldatzeko gaitasuna duela, gaixoaren  sari-sistema aldatuz.

Pertsona batek "X"-en gose denean, bere hipotalamoa aktibatu egiten da eta pertsona horri, janari hori bilatzera eta jatera joateko agintzen dio. Lortutako saria.

Pertsona batek elikadura-nahasmenduak jasaten duenean ordea, gosea izan arren, aktibazio hori ez da neurona mailan gertatzen, eta elikagaien murrizketetan (autokontrolean), lortzen du asetasuna eta saria.

Terminologia zertxobait teknikoagoan...

Pertsona osasuntsuetan, goseak garunaren sari-sistemaren jarduera areagotzen du saria lortutakoan. Horrek esan nahi du behin asetuta, erabakiak hartzeko kontrol kognitiboaz arduratzen diren zirkuitu neuronalak aktibatzen direla eta jateari uzteko argibideak ematen dituztela.

Elikadura-nahasmenduak dituzten pertsonengan, sari-sistemaren erantzuna ia berdina da, jan gabe gose-sentsazioari aurre egiten dionean. Gainera, bere kortex prefrontal bentrolaterala (autokontrolerako garrantzitsua den eremua) oso sentikorra da pertsona osasuntsuekin alderatuta. Hau da, plazera kontrolean dago.

Beraz borondate falta, hobekuntza prozesuaren zailtasunen arrazoi bezela planteatzea zentzugabekoak eta mingarriak direla deritzot.