Skip to main content

Bienvenidos a nuestro blog

En este espacio encontraras artículos sobre nuestras áreas de intervención y sobre otros muchos temas.

MIMATU ZAITEZ

Bada esaldi bat erderaz maiz erabiltzen detena, " en casa de herrero, cuchillo de palo" eta nik uste oso ondo definitzeula nei eta ingurukuai gertatze zaiguna.

Kontsultan egunero hitzeite deu autozaintzan inguruan, geure buruakiko errespetu eta maitasunan inguruan. Puntu hontan arretaik jartzen ez degunian, gure samin, kezka edo bestelako kargak mila formatan azaltzen bukatzeuelako. Egunero jardutiak eztu esan nahi ordia, eunero geure buruai aplikatzeiounikan, eta batzutan badia egoerak, hitzak edo gertaerak konturarazteiguenak.

Psikologia det ogibide, eta egunero kontsulta ordutan %100 nao barne zaintza, entzute eta errespetuaz hizketan. Kontsultatik kanpoa ordia, nire pertsona naiz, eta pertsona naizen einian neuke neure motxila dakat, nere zailtasunak dazkat eta neire bizitza korapilau ite zat, ta beste batzutan neuk korapilatzet nahibe. 

Uda ostian pelukeitik pasatzia komeni zitzatela konturau nitzan, autozaintza moduan, baño geyo, neu hobeto ikusteko, neure buruai denboa bat eskeintzeko baño. Hala, allau nitzan pelukeira eta erabaki ostian zer o nola komeni zan itia, nere kontzientzi hartze momentua hasi zan nahi gabe. Koloria jartze zien bitartian, etzan ohiko ritmo azkarra, baizik da poliki ta mimoz landu zan prozesua. Koloriak reposatze zun bitartian gainea edari bero bat eta pasta goxo baten laguntzaz konturatzen jun nitzan gorputza eta burua ze tenso namazkin, kosta in zitzaten buruan reboluziuak bajatzia.

Eta koloriak beharrezko zun denboa bukautakuan, beste gela batea eraman zien burua garbitzea. Oain arte burua garbitzia pelukeian neretzako zan burua garbitzia, punto. Baño egun hartan esperientzi ziaro diferente bat bizi izan nun. Gela hartan etzeon argik, silloia reklinau ite zat eta musika lasaigarriya zeon. Bai uran tenperatura, bai musika eta baita mobimenduan abiadura, nere barruko abiaduran guztiz aurkakuak zian, eta hasierako resistentziyak alde batea utzita, poliki poliki, lasaitzen jun nitzan.

Ixiltasunian, musika lasaigarri eta masaje luze baten ostian, ni enitzan aurreko orduko, aurreko astetako Maria. Une, egoera, inguru eta estimulazio baxu hark lagundu zian nere buruan egoeran kontzientziya hartzen. Orduan etorri zitzaten burura aurrez aipau dizueten esaldiya ( En casa de herrero, cuchillo de palo). Izane, neure buruagan aplikatzia ahaztuta neon autozaintza, mimo eta errespetua. Ta zein garrantzitsua dan postura hortan mantentzia, egunerokuan sortze dian kolpiak, pozak eta abarrak ondo mamitzeko eta askatzen asmatzeko.

Buruan geldittu zitzaten, egun hartan, pelukeiko paretian idatzitakua; MIMATU ZAITEZ.

Eskerrik asko Naia&Intza eskainitako momentuatik, eta neure burua mimatzeko beharraz oroitzeatik .