ONGI ETORRI GURE PROIEKTU BERRIRA !!
2025a estreinatu degu, eta gabinetean modu oso berezian, mugimendua, kaosa, berrantolaketa, ilusioa, poza, indarra, talde berria.
Gabinetean beti degu mugimendu hitza ahoan, bizitza mugimendu hutsa baita. Azken hilabetean mugimenduak astintu du gure txokoa, kaosean murgildu gea, ideia danak dantzan jarriaz eta emozioen nahasketa potente bat sentittuaz.
Azken 7 urteetan Amets izan da gabinetean bidelagun, baina gure bideak bananduta profesionalki behar ezberdinak genituelako, bide berriak jorratzea erabaki genuen. Gabineteak beraz, birsortzeko aukera zuen, eta inongo zalantzarik gabe, gure Aiorari merezi zuen espazioa eskaintzea izan zen nire ideia nagusia.
Aiora Gabinetean da azken bolada luzean lanean, itzalean, berari gustatzen zaion bezala, baina bazen garaia bere leku propioa emateko, argitara ekarri eta disdira egin zezan aukera emateko. Profesional bikaina degu Aiora, bizi esperientzia anitz sentittutakoa, eta formazio garrantzitsu eta eguneratu batekin bere bizkarrean.
2024ko azken asteetan bada, Gabinetea zena hankaz gora jarri eta berreraikitzeko lanetan hasi ginen, zirriborroak, ideia berriak, algarak, negarrak….eta laguntza. Argi eta garbi proiektu berri honen loratzea gure inguruko eta hainbeste maite ditugun guzti horiei esker ere izan da, beraz zue guztiori bihotzez eskerrik asko ! Guraso, bikotekide, alaba, lagun…..guztiok jarri duzue zuen aletxoa proiektu berri honetan, eta pozez gaude guzti hau, guztiona dela sentitzean.


Orain Aiorak bere bulego propioa du, bere nortasun eta lan egiteko moduan jantzia, eta neuk neure espazioan jarraitzen dut, baina urte guzti hauen ondorioz emandako aldaketa pertsonal eta profesionalera egokitua. Orduak eta orduak pasa ditugu gure bulegoen dekorazioa eta zentzu guztien aktibatze-lasaitze prozesua egokia izatea aztertzen, ikusten, erosten, berrerabili eta berreraikitzen.
Ekaitzaren ostean omen dator barealdia, eta gaur, bare bare, goxo goxo gabinetean gaituzue Aiora eta neu, behar duenari laguntza eskaintzeko gogotsu.
Ongi etorri guztioi, gure proiektu berrira, gure gabinetera !!