Skip to main content
Eusko Jaurlaritzak 20 C.2.2 13153 Osasun-Zentro gisa egiaztatutako zentroa.

Maria Zunzunegi Gabinete Psikologikoa

Kontsultan, pertsonaren irudi holistiko eta osotasunezkoarekin egiten da lan, honen ongizate eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Eredu honetan, psikologoa bidelaguna izango da eta terapia berriz erreflexio eta berrikaste prozesua.

Bere buru osasuna hobetu nahi duten haur, nerabe, heldu zein hirugarren adinekoei zuzenduriko zerbitzuak eskaintzen ditut. Gabinetean lasaitasun osoz, inguru goxoan, buruan dituzun kezka edo eta gaizki sentiarazten dizuten pentsamendu horiek askatasunez ateratzeko gunea aurkituko duzu, beti ere behar duzun denbora errespetatuz.

psikologia gabinetea

Behar duen guztiarentzako babesa

Momentu zail bat bizitzen ari den eta laguntza profesionala behar duen edozein pertsonari babesa eskaintzen diot.

Helduak eta hirugarren adinekoak

Elkar lan egingo dugu sentitzen duzun ondoezari buruz gogoeta egiteko eta teknika ezberdinen bidez bizitzen ari zaren prozesuaz kontzientzia izatea lortuko dugu.