Skip to main content

Bienvenidos a nuestro blog

En este espacio encontraras artículos sobre nuestras áreas de intervención y sobre otros muchos temas.

GELDITZEKO GONBIDAPENA

Ezagutzen nauzuenok soberan dakizue animaliekiko dudan zaletasuna, hauekiko harremanen onuran sinisten dudala buru belarri, baita naturarekiko loturen onurekiko.

Igande goizean ogia erostera jaitsi nintzenean, sekulako une ederra igaro nuen auzoko bele baten eskutik eta ondoren, bizilagun batekin izandako elkarrizketarekin.

Okindegia itxita zegoela eta, inguruan pasiera bat egitea erabaki nuen,denbora egiteko baino, itxaron denbora gozatzeko. Halako batean bele baten marruak entzuten nituen, goruntz begiratu eta hegaztik ez nuen ikusten. Lurrrerantz begirada bideratzean, hara non ikusi nuen bele beltza. Zoruan han hemenka zebilen, aurreko eguneko haurren bokadillo eta goxokien apurrak aurkitu nahian. Irribarrea atera zitzaidan une hartan, eta denbora gelditu zela zirudien. Patxadaz belearen mugimendu eta kantu hots ezberdinei adi adi nintzen, eta konturatzerako hanka ondoan nuen. Apurka apurka makurtu eta hura ere gerturatu egin zitzaidan. Inongo asmorik gabe, holaxen makurtuta neu eta kantuan bera, elkarri begira egon ginen denbora luzez. Kantuz eta ixilunez beteriko elkarrizketa xelebrea izan zen.

Bere kuriositatea asetu zuenean, edo nik inolako ogi apur edo goxokirik ez nuela ikustean, kantuan berriz ere urrundu zen hegaz.

Berriz ere zutik jarri nintzenean ohartu nintzen onuzkero okindegia zabalduko zutela eta irribartsu harantz zuzendu nintzen. Ogia eskatzeko zain nintzela, bizilagun bat gerturatu zen eta haren txakurra atean gelditu zen, adi adi begira. Gure etxeko txakurrarekin oroitu nintzen, hura ere horrela egoten zen zain atean.

Bizilagunaren txakurra, bixia da ordea eta bezero bat okindegira sartzen ari zela aprobetxatuta, bera ere barrura sartu zen eta buztana astinduz gerturatu zen jabearengana. Zein konexio ederra hauek biena !

Ezin ba geldirik egon, eta berriz makurtu nintzen txakurraren ondoan. Une horretan bertan bere txakurra laztantzen hasi nintzen, eta hark gustuko zuela zirudien. Bizilagunak nire irribarreaz ohartuta hala esan zidan “ Ez al duzu uste, animaliok gelditzeko gonbidapena luzatzen digutela?”  eta nik baietz erantzun nion. Hizketaldi ederra sortu zen une hartatik, baita hausnarketarako aukera ere.

imagenes conceptuales ilustran profunda conexion perro ser humano 795881 8656

Gaur egungo gizarteak bultzatzen gaituen erritmo frenetikoaren aurrean, naturak eta baita animaliok unean unekoa bizitzera gonbidatzen gaituzte, bizirautetik bizitzera igarotzeko zubi bilakatuz. Bizitzako gauza txiki-haundietan arreta jartzeko gonbidapena luzatzen digute, soinu ezberdinak aditzea, orbel hotsa entzutea, errekaren ur soinuarekin bat erlaxatzea, udaberriko kimu berri eta loreen irudiez gozatzea, laztanez patxadaz gozatzea…

Kirola bezalaxe, natura ere edozein prozesu terapeutikoko zati garrantzitsua dela deritzot, gure egunerokotasunaren, eta gure mugimendu, aldaketa eta zikloekin konektatzen laguntzen digulako. Animaliek berriz, bizi-heriotza zikloko maisu haundiak ditugu, baita unean unekoaz gozatzen irakasten diguten kideak ere.

Gabinete Psicológico
Maria Zunzunegi

Localización

Damaso Azkue 4, bajo
20730 AZPEITIA
Gipuzkoa

Contacto

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Maria - 688 677 358
Amets - 602 497 927


Documentación Legal | Sitemap | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete Psicológico