BAKARDADEA
Pandemia garai hauetan, Covid, PCR, antigeno, konfinamendu eta antzeko hitzak etxeko sukalderaino sartu zaizkigu eta egunero ditugu guztion ahotan, baina bada beste hitz bat gehiegi ahoskatu gabe oso present dagoena; bakardadea.
Pandemia garai hauetan, Covid, PCR, antigeno, konfinamendu eta antzeko hitzak etxeko sukalderaino sartu zaizkigu eta egunero ditugu guztion ahotan, baina bada beste hitz bat gehiegi ahoskatu gabe oso present dagoena; bakardadea.
Maiz hitz egiten degu kontsultan elikaduraren nahasteen errekuperazioaz. Askotan galdetzen didazue ia zuek pairatzen edo eta zuen familiarrak pairatzen duen samin hori amaituko ote den. Buru osasuneko aditu askorekin bat nator esatean, gaixotasunaren sintomatologia guztiz senda daitekeela, baina horren atzean dauden eskemak hor dirautela. Honek ez du esan nahi bizitza zoriontsu eta normal bat eraman ezin dugunik ! Sendatze prozesuan kontzientzia maila lantzen degu, geure mekanismo emozionalak aztertu eta osatzen ditugu, geure buruaren behatzaile bihurtzen gara eta guzti honi esker eskema horiek lokartuta mantetzea lortuko dugu.
Gaurkoan testigantza berri batekin natorkizue, gehiegizko pentsamendu eta antsietateari aurre egin dion bezero batena.
Euskal Herrian lehenengo aldiz formakuntza berri bat eskainiko dugu, beste inork orain arte eskaini ez duena. JOLAS TERAPIA FORMAKUNTZA.
Gure herrialdean COVID 19 birusaren ondorioz bizi dugun alerta egoera dela eta, Maria Zunzunegi Gabinete Psikologikoak ateak ixtea erabaki du aldi baterako. Guztion erantzunkizuna da birusaren hedatzea gelditzea ahal den neurrian, eta gure partetik gabineteko ateak itxi ditugu hedapen gune ez izateko.
Edozein zalantza, gomendio psikologiko edo eta larrialdi psikologikorako deitu lasai 62811281 telefonora edo eta idatzi mezu bat
Besarkada bat eta laister arte !!
Maiz, ohartu gabe itzaltzen da argia gure inguruan, apurka apurka gure irria eta ilusioa itzaltzen doa, eta egun batetan iluntasunean bakarrik aurkitzen gara. Iluntasun hortaz eta argitaranzko bideaz idatzi du bezero ohi batek gaurkoan.