ELIKADURAREN NAHASTEAK PLAZARA
Elikadura Nahasteak pairatzen dituztenengan tabu eta estigma handia dago oraindik ere, eta gaurkoan, bezero batek honen inguruan eginiko hausnarketa ekarri dizuet.
Bizi gean gizartian, gure inguruan eta gutako askok lehenengo pertsonan sufritzen deun gaixotasun bat zergatik izan behar da hain tabu? Gaurko honetan TCAn inguruan hitz egitera natorkizue. Zuetako zenbaitek, aipatu berri dudan termino hau zer den galdetuko zenien zuen buruei, beste hainbaitek aldiz, sufritzen dezuen eta horrenbeste ezagutzen dezuen gaixotasun bat etorriko zitzaizuen gogora. Elikadura-jokabidearen nahasteak, nahaste psikologiko larriak dira, eta elikadura-portaeran aldaketak eragiten dituzte. Besteak beste, pisuari, gorputz-irudiari eta elikadurari buruzko kezka handiak ekarri ohi ditu. Honi gehitu behar zaio, mota hontako gaixotasunez pentsatzen jartzen geanian fisiko bat etortzen zaigula gogora, baina ezin deu alde batea utzi gaixotasun honek dakarren min psikologikua. Eta honi lotuta gure bizitzako ingurugiro guztitan dakarren eragina.
Aintzinatik hasita, gaur egun bizi gean gizarte honetarte, txiki txikitatik erakutsi digute polittak, lirainak eta nola ez kanon zehatz bat jarraitu behar deun txotxongilo batzuk izan behar garela. Razionalki pentsatzen jarrita, ulertu behar deu, kanon horiek ez direla errealistak. Esango nuke, esan berri dudana, denek, oso logikoa ikusten dugula ezta? Baina zuetako zenbat izan da inoiz kanon horien esklabu?
Askotan, gaixotasun hau isilpian eman izaten deu, jendearean zer esanak txiki sentiaraztera eramaten gaituelako. Are gehiago, behin ingurukoak arazoaren berri izanda, mutu mantzentzeko joera dagola esatera ausartzen naiz. Zertagatik dao horrenbeste misterio gai hontaz hitz egiteko orduan? Ezjakintasuna izan daiteke? Beldurra? Hanka sartzeko izua agian?
Hemen, arazoa, txiki giñenetik jaso dugun heziketan dago. Osasun fisikoa zer den, nola funtzionatzen duen eta arazorenbat balego, egin beharrekoa argi irakatsi digute eskoletan. Baina, eta osasun mentala? Iñoiz irakatsi al digute gure osasun mentala lantzen, ulertzen edo zaintzen? Eta honekin loturik, gure burua maitatzen? Badirudi, hau, bigarren plano batean mantentzera behartzen gaituztela bizi osoan.
Guztiok, ni baita barnean sartze naiz, gaixotasun hau beste edozein gaixotasunen antzera, normaltasunez tratatzeko ahalegina egin behar dugu denok. Azken finean horixe baita, bestelako gaixotasun guztiak bezalakoxea.
Bada garaia TCA eta bestelako gaixotasun mental guztiak tabu izatetik lasai eta beldurrik gabe hitz egiteko askatasunarekin sentitzekoa.