Elikaduraren nahasteetan bidelagunak

Maiz hitz egiten degu kontsultan elikaduraren nahasteen errekuperazioaz. Askotan galdetzen didazue ia zuek pairatzen edo eta zuen familiarrak pairatzen duen samin hori amaituko ote den. Buru osasuneko aditu askorekin bat nator esatean, gaixotasunaren sintomatologia guztiz senda daitekeela, baina horren atzean dauden eskemak hor dirautela. Honek ez du esan nahi bizitza zoriontsu eta normal bat eraman ezin dugunik ! Sendatze prozesuan kontzientzia maila lantzen degu, geure mekanismo emozionalak aztertu eta osatzen ditugu, geure buruaren behatzaile bihurtzen gara eta guzti honi esker eskema horiek lokartuta mantetzea lortuko dugu.

Sendatze prozesua bakarra da pertsona bakoitzarengan, denbora eta gorabehera ezberdinak izango ditu, baina gauza bat bai amankomuna dela, iñoiz ez da modu lineal eta uniforme batetan ematen. Maiz alderatzen dugu eskailerak igotzearekin, izan ere, apurka apurka erronka ezberdinei aurre egin behar izaten diegu; arazo bat dugula ohartu, laguntza eskatu, jasotako laguntza onartu, profesionalengan konfidantza izan, elikaduraren arloan aldaketak egiten hasi, gure mundu emozionalean sakondu… Eskailerak igotzen goazen einean, batzuetan hurrengo eskailerara ezin igota ibiltzen gara, bestetan 4 igo ostean bi jaisten ditugu. Honek ez du esan nahi prozesua gaizki egiten ari garenik, baizik eta prozesu guztiz normal baten aurrean ginateke.

Aurrez aipatu bezala sintomatologia guztiz senda daiteke baina eskema horiek gure barrenean diraute, indar gutxio edo gehiagorekin, gure egoera emozional edo eta inguruko gertaeren arabera. Jakinekoa degu bizitza gora behera constante bat dela, eta maíz bortizki kolpatzen gaituela. Une horietan, baliteke eskema horiek indarra hartzen hastea, Garai batetan eskaini ziguten segurtasun faltsu haren promesarekin berriz. Baina osatze prozesuko lanari esker uko egingo diegu halako ideiei, errezago edo ez, baina hortan datza osatze prozesuak gure burua ondo ezagutzearekin, gure ohiko erreakzioak ulertu eta beharrezkoa bada berbideratzearekin.

Osatze prozesu honetan beti diot oso garrantzitsua dela profesional honetaz inguratzea, beraiekin gustura eta seguru senti gaitezkeenak. Elikaduraren arloan jakitun eta esperientzia dun norbaiten laguntza izatea ezinbestekoa zaigu elikaduraren funtsa ulertzeko eta gure beldurrak uxatzeko. Elikadura kontziente eta zentzuzko bat lortu ahal izateko. Bestalde oso ohikoa da elikaduraren nahasteetan kirola jokaera konpentsatorio moduan erabiltzea, kasu honetan ere beharrezkoa izango dugu ( gure egoera fisikoak baldintzatuta) profesional on baten aholkularitza, gure zalantza eta uste okerrak argitzeko. Kirolari zentzu egoki bat eman eta gure burua zaintzeko.  

Azken urteetan Aitziber Aizpuru (ELIKU zentroa, Azpeitia) dut neure bidelagun elikaduraren arloan sortzen zaizkidan zalantzak argitzeko, oreka osasuntsu horretan mantentzen laguntzeko, mamu zaharrak agertuz gero uxatzen laguntzeko. Berari esker ulertu nuen pixua datu hutsa dela bere horretan, eta badirela beste hainbat datu askoz ere garrantzitsuago direnak ( masa muskularraren portzentaia, grasaren portzentaia, hauen arteko oreka…). Aitziberren laguntzaz hainbat elikagaiekiko nituen beldurrak uxatzea lortu nuen, eta elikatzea jokaera fisiologiko batetaz gain plazer iturri ere izan daitekeela. Sasoian sasoikoa, gertukoa, etxean egiña, familia edo eta lagun giroan horiek dira Aitziberren hitz magikoak. Ez da beste munduko elikadura baten bila joan beharrik, etxe ondoan dugu guztia, kontzientzia eta ilusioa jartzea bakarrik dugu beharrezko. Kontsultan noski, elikaduraren nahasteak lantzean beti jotzen dut Aitziberrengana, elkarlanean aritzeko, beharra duen horri elikaduraren arloan bidelagun bat eskaintzeko.

Aurrez aipatu bezala kirola osasun fisiko eta emozionalaren iturri dugu, baina elikaduraren nahasteetan maiz era desegoki batetan erabiltzen dugu. Bizi osoan zehar egin izan dut kirola, mendia du gustokoen baina beste hainbat kiroletan ere aritu izan naiz ( eskalada, crossfit…). Urte batzuetan ordea, kirola egitearen helburua prazer edo eta erronkatik, konpentsazio jokabide izatera igaro zen. Iada ez nuen disfrutatzen, xedea bakarra pixua galtzea zen edo eta egunean jandako hori galtzea. Kirola zentzu gabe egitera iristen gara maiz, ordu luzez aritu, zentzurik ez duten ariketak egin, gure ustetan on egingo diguten ariketak sartu…elikadurarekin bezala geure eskemak sortzen ditugu eta irmo eusten diegu. Elikaduraren nahasteetan oso aberasgarria da kirolera bueltatzea ( gure egoera fisikoa egokia bada), emozionalki eta fisikoki oreka lortzen laguntzen baitigu. Neure bidean Ugaitz Kerejeta (Fullgas Azpeitia) izan dut, eta dut egun bidelagun, ariketa ezberdinen zentzuaz eta beharraz irakasteko, neure abileziak hobetu eta ezintasunak gainditzeko, kirolaren alderdi dibertigarria berpizteko.

Neure lana egun elikaduraren nahastea pairatzen duen horren bidelagun izatea da, babesa eskaintzea, bere mundu emozionala behatzen irakastea, zailtasunen aurrean tresna ezberdinak irakastea, bere burua maitatzen irakastea. Neure lana, neure bide pertsonalaren islada gardena dela esango nuke, eta Aitziber eta Ugaitz nigana laguntza eske datorrenarentzat bi erreferentzia.

Beti esan dudan bezala osatze prozesua taldean burutzen da, elikadura kirola eta psikologia elkar lotuta daudelako, gure oreka fisiko eta emozionalaren ardatzak direlako !!

Maria Zunzunegi
Gabinete Psikologikoa

Kokapena

Damaso Azkue 4, behea
20730 AZPEITIA
Gipuzkoa

Kontaktua

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
T. 943142375

Maria - 688 677 358
Amets - 602 497 927


Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa