ASMO BERRIAK
2019ko lehen egunak igaro dira, eta urtero legez agertu dira “urte berriko asmoak”. Asmo horien artean bada bat oso famatua , itxura fisikoa moldatzearena. Urtez urte modan dagoena, eta askoren buruhausteen iturria bihurtzen dena.
Ez deritzot gaizki asmo berriak proposatzea norberak bere buruari, baina maiz gure asmo horien oinarria edo eta helburua, kritikoki aztertzea beharrezkoa dela deritzot. Izan ere, gure itxura moldatzeko nahi horren atzean zer dago? Zein pentsamenduk bultzatzen gaituzte, asmo horretara?
Askok heuren burua osasuntsuagoa izatea nahi dute, eta beraien elikadura zein kirol ohiturak aldatzeko asmoa azaltzen dute, txalotzekoa hartutako erabakia. Baina beste askok, heuren irudia aldatu nahi dute, gizarteak markaturiko kanon horretara gerturatzeko, perfekzio antzeko irudi horretatik gertuago egoteko. Badirudi gaur egun, zoriontasunaren oinarria irudi baten atzean dagoela, fisiko baten atzean, sare sozialetako argazkien atzean, kotxe, arropa edo eta oporraldi joeren atzean.
Zergatik aldatu, beste horren antza izateko? Zergatik da beste hori, ni baino zoriontsuago? Errazena, arreta kanpoko faktoreetan jartzea da, hau da, fisikoa, arropa, kotxea, bizi estiloa, eta gainera komunikabide eta gizarteak mezu hori indartzen digu; “Izan zaitez halako eta zoriontsuago izango zara, izan ezazu hau eta zoriontsuago izango zara, jantzi zaitez horrela eta zoriontsuago izango zara, bidaiatu hara eta zoriontsuago izango zara…..”Une oro, besteek zoriontsunaren inguruan duten ideiarengan jartzen dugu arreta, geure zoriontasuna eraikitzeko, edo gure zoriontasun gradua zehazteko.
Nik uste ordea, zoriontasuna barnetik kanpora zuzentzen dela, geure ideia eta gertaerekiko egiten dugun interpretaziotik sortzen dela. Fisikoari dagokionez, besteek duten itxura edo eta gizarteak ezarritako kanon perfektuarekin alderatuz ezartzen dugu gure zoriontasun maila, irudi horretara gehien gerturatzen garen einean. Zergatik gure onarpen maila, besteek uste dutenaren ideia horretan oinarritu, zergaitik ez onartu geure burua, garen bezelakoak izanik? Zergaitik aldatu behar dut nire fisikoa (osasuntsu banago) zoriontsuago izateko?
Bezero batek aipatu dit, mobila itzalita izateko gogoa izaten duela maiz, mundutik ihes egiteko. Gure zoriontasuna, mundu birtual horretan dagoenarekin alderatuz ezartzen badegu, benetan ideia aparta deritzot mugikorra itzaliz, sare sozialei bizkarra emateari. Gai bagara ordea, sare sozialetako irudia, itxura hutsa dela ohartzeko, norberak
Kanporantz begira gabiltz zoriontasunaren bila, baina benetako bidea alderantzizkoa da, begiratu dezagun barnera, senti dezagun gure burua, entzun ditzagun gure pentsamenduak, eta batez ere onartu gaitezen garenaz. Senti gaitezen harro gure izateaz, gure argitasun eta iluntasunekin. 2019 honetan egin dezagun noranzko aldaketa, hasi gaitezen barnerantz begiratzen, barrenetik pentsa eta sentitzen !azaleratu nahi duen horren islada hutsa dela ohartzeko, ez dago mugikorra itzali beharrik, pentsamendu kritikoa piztearekin nahikoa izango da.