Skip to main content

Ongi etorri gure blogera!

Espazio honetan, gure lan arloei buruzko eta beste hainbat gaien inguruko artikuluak arkituko dituzu. 

"LIKE" BATEN ATZEAN DAGOENA...

Gaurkoan, gurean  Osasun Psikologiako Masterreko praktikak burutzen ari den Maitaneren hausnarketa batekin natorkizue. Sare sozialak eta gure ongizate emozionala, gai korapilatsua benetan...

 

“LIKE” BATEN ATZEAN DAGOENA DEFINITU NAHIAN… POSTIBOA ALA NEGATIBOA DA AURKITUTAKOA?

Sare sozialak gure bizitzetara gelditzeko iritsi dira. Lanerako, ikasteko, munduko edozein pertsonarekin kontaktuan jartzeko balio digute, noski, baina, alderdi negatiboa dutela kontziente al gara? Pertsona batzuk ezetz esango nuke.

Azken denboraldian, Instagram eta Tik Tok dira gehien hazten ari  diren aplikazioak bai izen aldetik, eta beraz, erabiltzaile aldetik ere bai… Askotan nerabeez hitz egin ohi da kalteez hitz egiterakoan, baina egia esan beharko banu, kalte berdina edo esanguratsuagoa egiten diela helduei aipatuko nuke. 

Gaur egun gizakion kontzientzia aldatu dela deritzot. Zehazki,  lehen arrakasta modu materialetan neurtzen zen, eta orain, zure azken irudietan jasotako “like”-n arabera neurtzen da. Ez soilik like kantitatearen arabera, gainera, oso garrantzitsua da  jakitea ea zenbat tardatuko dugun like horiek lortzen. Eta, hainbat pertsonekin hitz egiterakoan ohartu naiz gero eta denbora gehiago igarotzen duzun like kantitate zehatz hori lortzen, arrakasta gutxiago daukazula dirudiela, beraz, pertsona bezala daukazun balioa ere murrizten dela. Arreta hor soilik jartzea, oso arriskutsua deritzot.

Zientziak asko alderatzen du fenomeno hau drogen adikzioen fenomenoarekin, azken finean, azaletik bi kontu ezberdin ematen duten arren, atzean daukaten aurpegia berdina da. Beldurra ematen duten bi animali bezala dira, eta ba al dakizu zer den beldur gehiena eman beharko ligukeena? Ez garela kontziente benetako ondorioez.

Azken finean, like bat jasotzen dugula esaten digun notifikazioak abisua ematen digunean, gure garunak dopamina askatzen du. Horrek guri ongizatean eragiten ditu, eta epe laburrera izugarrizko motibazioa ematen digu. Zergatik? gizarteak balio dugula adierazten baitigu. Nork ez du hori nahi?

Baina, txanpon guztiek bezala, honek ere hain polita ez den beste alde bat dauka, ezkutatzen dena. Zer gertatuko litzateke pertsona baten like kantitatea egun batetik bestera eroriko balitz, eta bere aldamenean dagoen pertsonarenak igoko balira? Alderaketak hasten direla. “Zer egin du pertsona horrek nik ez dudana lortu? Argalago egon? Markako arropak erakutsi? Lagun kantitate gehiago eduki edo bere bikotearekin egin duen izugarrizko bidaia igo segundo oro?” Hor dago  aztertu beharrekoa. Pentsamendu horiek iristen diren une berdinean, aurretik aipatutako onura guztiak desagertzen dira. Eta, ongizate mailak jaisten dira, antsietate eta depresio sintomak agertzen dira, eta autoestimu mailak erabat murriztu ohi dira. Eta, agian, beste pertsonarekin alderatuta 50 like gutxiago dituzu, baina horrek zuretzat beste esanahi handiago bat dauka, like bakoitzaren atzean mundu erraldoi bat dagoelako.

Ezinbestekoa iruditzen zait bakoitzak definitzea zer dagoen like bakoitzaren atzean, eta zer jokabide edukitzea eragiten digun ikustea. Eta hau, sare sozialak dituen pertsona orok egin beharreko ariketa bat iruditzen zait, azken finean, ezaugarri bat edo beste batengatik alderatuko garelako besteekin. Hausnartzekoa, ezta?

Maria Zunzunegi
Gabinete Psikologikoa

Kokapena

Damaso Azkue 4, behea
20730 AZPEITIA
Gipuzkoa

Kontaktua

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Maria - 688 677 358
Amets - 602 497 927


Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa